XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NORA GOAZ

Euskaltzaindia, euskera-zaindaria orain Akademia erderatarrentzat gaur daukagun euskal-orokor alkarte bakarra dala-ta, ez dogu matrailleko gitxi aztu, aurka jagi giñalako.

Ipar eta ego aldeko euskaldunok daukagun alkarte bakarra ei-da... Banan-banan, bakoitzaren nortasuna azaldu al izango dogunaren itxaropenean, emon daigun ontzat olantxe dala... naizta goragokoren bat aztu.

Dana dala, gure buruketaren ardatza, literaturarako, euskera idatzirako erabakia edo dana dalako ziran arauak dira.

Ori argi egoan Euskaltzaindiak jaurti zitun oarrik geienetan.

Geure iritziak bota genduzanean, Villasante ta bere mutillak gora-goraka jarri jakuzan, eurak be euskalkien bizitza sendotzeko alegiñetan ebiltzala esanaz, alkar-izketetarako erriaren izkuntzea erabilliko ebela esanaz...

Ez orduan bakarrik, Donibane`ko aurtengo Euskal Unibersitatea dalakoan, pasiotar batek esan euskunez, euskalkiak gogortzeko plan bat egin bear zala esan ei eben... Zelan? Nork? Nun eta noizko?.

Ezaguna da Euskaltzaindiko idazkariak, Gaztañaga jaunagaz GOIZ ARGI asterokoan izan daben eztabaidea.

Gaztañaga`k euskera geiago ta landuago eukitea ez ei da arritzeko, bera idazkaria Eibar`en jaioa dalako.

Zer esan bear ete dogu Bilbo`n edo Santurtze`n jaio garanok? Gitxienez, idazkaritza geien dakianari izteko.

Baiña, bai zera!.

Jo dagigun arira: goiko au argitaratu ba`dogu, beste onegaitik izan da.

Gure umeak euskera jatorra ikasi ta euskaldun egitea nai ba`dogu, ez da naikoa ikastolara bialtzea.

Etxean be eten gabe ekin bearko dautsegu, ta ez dakien gurasoak euskal auzoetara edo senide artera bialdu.

Eta ez ori bakarrik, euskerea ikasteko, prantzesez, inglesez edo txino ikasteko be bai.

Au, amar milla bider - idatzi doguna da, ta pedagogi araurik errezenak eskatzen dauana.

Baiña pedagogi arauak buruko min gitxi damotse euskerea iraultza gaitzat artu dabeneri.

Literaturarako zana oguzten be asi jakuz iraultzaille oneik, eta atxakitzat egiten dabezan ikastaroetan irakasten.

Ondorena? Zeozer ikasi dabelakoan, senide artera doazanean, antzeko beste izkuntza bat ikasten dabiltzala ikustean, otzituta, arrituta geratzen dira ikaslerik geienak.

Ori, adiñekoen artean jazoko ba`litz bakarrik... Orain, ikastoletan sartzen asi dira.

Indarra lortzeko be batzarrak egin dira, gero, guri,preziñoa egiteko... leku onera datoz!.

Euskera tantik be ez dakien gurasoen artean erreza da ori.

Lengo astean, AGUR'en irakurri al izan dogunez, Bizkai`ko ikastola bateko umeak siux en izkuntzea ala euskerea egiten daben bereiztea ez ei da gauza erreza.

Ori dala-ta, minduta ei dagoz guraso asko ta asko.

Zer gaitik ez ete dira apur bat arduratzen, ez euskereatzaz bakarrik, eziketa arazoatzaz baiño?.

Euskerea orrela ondatzen dabiltza irakasleak, Villasante dabe buru ta Mitxelena`ren jakituria atxaki.

Nor izango da, biar edo etzi, triskantza onen erantzule? Itzak erderratik errezkadan artzen ba`dira, joskerea ankazgora erabiltzen ba`da, nun dagoz Euskaltzaindiaren tituloen jaube egin diran irakasleen jakituria ta aurrerapenak?.

Izkuntzalariak diñoenez, izkuntza idatzia, oguzten dan izkuntzeagandik al dan urren izan bear dau... Gure iraultzailleok bestera jokatu dabe: eurak asmatu daben literarioa oiñarritzat artuta, arabe antzeko soiña daukan zerbait irakasten asi jakuz...

Ondorena? Ikastola batzuetako umeak ez dabela euskerarik ikasiko, gurasoak oartzen ez ba`doguz.

Lengo baten, olako ikastola batera umea bialtzen daben guraso bateri itaundu neutsau: Zer, txo, egia da olan egiten dabela.

Ixillik egon zaitez Josu, emen bizi naiz eta ez dekot beste urtenbiderik.

Eskerrak etxean euskerea egiten dogula, bestela... Emengo gurasoak ez dakie ezer eta lau abesti entzuteagaz poztuten dira, baiña emen irakasten dabena ez da euskerea, beste zerbait baiño.

Eskerrik asko spanish show`ko laguneri!...

ARENAZA`TAR JOSU.